Gernikako bombardaketa. Oroimenaren pedagogia

Gernikako bombardaketa. Oroimenaren pedagogia
  • validación XHTML 1.0
  • validación w3c css
  • Gernikako bombardaketaren lekukoak »
  • Ekintzak

Ekintzak

Gernikako bonbardaketaren lekuko gizon eta emakumeen kolektiboaren elkarretaratzeak

1997an, Merkatu Plazan, bonbardaketaren lekukoen lehen elkarretaratzea egin zen. Roman Herzog Alemaniako presidenteak Kondor Legioak 1937ko bonbardaketan parte hartu zuela onartu zuen. Gainera, biktimak gogoratu eta eskua luzatu zuen, adiskidetze keinu gisa.
Luis Iriondok bonbardaketaren lekukoen adiskidetze komunikatu bat irakurri zuen.
Harrezkero, Gernika Gogoratuzek urtero antolatzen ditu elkarretaratze horiek, zenbait jarduerarekin. Hauek izan dira kronologikoki:

  • 1998. II. elkarretaratzea.
    La Huella Humana. El bombardeo de Gernika dokumentalaren aurkezpena.
  • 1999. III. elkarretaratzea .
    Gernikako bonbardaketaren lekukoen kolektiboaren eskaera Espainiako gobernuko Kulturako ministroari, Gernikako bonbardaketaren egiletza argi zezen.
    Von Richthofen komandantearen biloba baten gutuna (Von Richthofen izan zen Gernikako Hiribilduko bonbardaketa zuzendu zuen militar alemana).
  • 2000. IV. elkarretaratzea.
    Webaren aurkezpena.
  • 2001. V. elkarretaratzea.
    "Bizitza istorioak" proiektua. Elkarretaratze hartan, bonbardaketaren lekukoen seme-alaba eta bilobek hartu zuten parte.
  • 2002. VI. elkarretaratzea.
    Munduko hainbat lekutako artisten, Gernikako bonbardaketaren lekukoen, gazteen, eta Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketen lekukoen senideen arteko elkarretaratzea. Memoria Historikoan oinarritutako lehen erakusketa antolatu zen.
  • 2003. VI. elkarretaratzea.
    I. bazkaria. Dresden eta Gernikako bonbardaketen lekukoen baterako manifestua Irakeko esku hartze armatuaren kontra.
  • 2004. VII. elkarretaratzea.
    II. bazkaria. Nora Lang eta Helga Sievers Dresdengo bonbardaketatik bizirik ateratakoen eta Christel Augenstein Pforzheim-eko alkatearen bisita.
  • 2005. IX. elkarretaratzea.
    III. bazkaria. Juan Miguel Bombin bonbardaketaren lekukoaren liburuaren aurkezpena: Un a�o en el frente. El Bombardeo de Gernika. Memorias de un miliciano. Aurkezpenean, hauek hartu zuten parte: George Steer kazetariaren (nazioarteko gizarteari Gernikako bonbardaketaren berri eman zion lehena) semeak eta Nicholas Rankin idazleak (Cr�nica desde Gernika liburuaren egilea).
  • 2006. X. elkarretaratzea.
    IV. bazkaria. Memoria historikoaren gainean lan egiten duten elkarteen lanaren erakusketa. Hauek izan ziren elkarte horiek: L'Amical du camp de Gurs (Frantzia) eta Auschwitzen izandako judu-espainiarren elkartea (JEAA). New Yorkeko Anita Glesta artistaren "Gernika. Desde el cielo hasta el fondo" proiektuaren aurkezpena.
  • 2007. XI. elkarretaratzea.
    V. bazkaria. Jes�s Alonso Carball�s (Universit� de Limoges), Francesc A. Mart�nez Gallego (Universitat de Valencia) eta Josu Chueca (Euskal Herriko Unibertsitatea) irakasleen Asignatura pendiente: la Guerra Civil Espa�ola en los libros de texto ikerketaren aurkezpena. Erakusketa hark Espainiako Gerra Zibila testuliburuetan nola landu den azaltzen zuen; hain zuzen, 1939tik gaur egunera arteko testuliburuetan. Gernika-Lumoko Bakearen Museoak antolatu zuen erakusketa.
    Euskadiko gerrako umeen hiru elkarteen (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) hitzaldia, eta Durango eta Otxandioko bonbardaketen lekukoen kolektiboko ordezkariena.
  • 2008. XII. elkarretaratzea.
    Gernikako bonbardaketa. Bakearen pedagogia memoriaren eta artearen bidez unitate didaktikoaren aurkezpena.
  • 2009. XIII. elkarretaratzea.
    Ikusmen ahotsa. Gernikako lekukoa izateari buruzko ikuspegi berritzailea eta pertsonala filmaren emanaldia. Oigovisiones Film-ek Gernika Gogoratuzen laguntzarekin egindako ikus-entzunezko ekoizpena.
    Gernika Gogoratuzen lanen aurkezpena: alde batetik, Gernikako bonbardaketaren lekukoei buruzko mikrositea; eta beste batetik, Gernikako bonbardaketaren lekukoen 10 urte baino gehiagotako (1997-2008) elkarretaratze, bazkari eta jardueren argazkien liburua.
  • 2010. XIV. elkarretaratzea.
    Bizitza-istorioak eta oroitzapenak Otxandio (1936ko Uztailak 22), Durango, (1937ko Martxoak 31), Sant Adr�a de Bes�s, 1937 eta 1938, Nagasaki, (1945ko Abuztuak 9) eta Gernika, 1937ko Apirilak 26.
    Gernika es. Retratos de rostros presentes: libro de fotograf�as e historias sobre el colectivo de hombres y mujeres sobrevivientes del bombardeo de Gernika liburuaren aurkezpena.

Igo

gernikako bombardaketa

Sare Sozialetan ere bagaude:

  • Flickr
  • Youtube