Gernikako bombardaketa. Oroimenaren pedagogia

Gernikako bombardaketa. Oroimenaren pedagogia
  • validación XHTML 1.0
  • validación w3c css
  • Gernikako bombardaketa »
  • Historia

Historia

GERNIKAKO BONBARDAKETA. GERTAKARI HISTORIKOA.

María Jesús Cava Mesa: Memoria colectiva del bombardeo de Gernika

Euskadiko kanpaina militarrak erakutsi zuenez, airean nagusitasuna izatea garrantzitsua da bai psikologikoki bai militarki. Horixe adierazten du gerra zibilari buruzko historiografiarik fidagarrienak. Gasteizen zuten basetik, bonbardatzeko eta zigortzeko egoera ezin hobean zeuden nazionalak, errepublikanoen aldeko erantzunik gabe. Izan ere, errepublikanoen agintariak ez zeuden beren planak arriskuan jartzeko prest, eta ez zuten hegan egin Francoren armadaren mendeko lurraldearen gainetik.

Nazionalen bonbardaketa kanpainen xedea Euskadiko hiri txikiak ziren, eta haietatik, "Gernika izan zen biktimarik ezagunena". Horixe berresten du oro har historiografiak gaur egun, bai eta dibulgaziozkoak ere.

Eraso horrek herria erraustu eta suntsitu zuen, eta jendearen gaitzespena eragin eta mundu osoaren irudimena piztu zuen. Batez ere, eta hasieran, George L. Steer The Times egunkariko korrespontsalaren mezu ikaragarriei esker (...), eta ondoren, Picassoren irudimenari esker.

1937ko apirilaren 26an, astelehena, Kondor Legioak hiria bonbardatu zuen atsedenik gabe hiru orduan. (...)Balizko bi helburu militar nagusiak -Errenteriako zubia eta arma fabrikak- osorik zeuden bonbardaketaren ostean. Gernikako arbolak ere, euskaldunen askatasun zaharren sinboloak, ez zuen kalterik izan.





Informazio gehiago:

Cava Mesa, María Jesús: Memoria colectiva del bombardeo de Gernika. Bilbao: Bakeaz eta Gernika Gogoratuz, 1996.- 332 p.

Gernikako bombardaketa

Sare Sozialetan ere bagaude:

  • Flickr
  • Youtube