Gernikako bombardaketa. Oroimenaren pedagogia

Gernikako bombardaketa. Oroimenaren pedagogia
  • validación XHTML 1.0
  • validación w3c css
  • Oroimenaren pedagogia »
  • Ikerketa proiektuak

Ikerketa proiektuak

Bakea lortuko bada, beharrezkoa da hainbat bake sortzaile batzea. Haietako bat dira bizitza istorioak, bakerako ekarpentzat hartu behar direnak. Bizitza istorio horiek sortzeko eta jasotzeko moduan sakontzea eta hura zalantzan jartzea da egungo erronka zientifiko eta sozialik handienetako bat, bereziki gizarte zatituetan. Gure iraganerako, orainaldirako eta etorkizunerako erronka soziala da.

PROIEKTUAK

  • Bakearen pedagogia memoriaren bidez. Gernikako bonbardaketa.
    Unitate didaktikoa da, Gernikako bonbardaketa dokumentalarekin batera lantzekoa. Gernikako bonbardaketa memoriaren pedagogiaren bitartez lantzea da helburua, Espainiako Gerra Zibilaren testuingurua kontuan harturik, hezkuntza esparruan ikasi eta azaltze aldera. Presidentetza Ministerioak (Espainiako Gobernua) eta Gernika Gogoratuz elkarteak finantzatua (2007-2008).
  • Gernikako bonbardaketaren lekukoei buruzko mikrositea.
    Gernikako hiribilduko biztanleentzat bonbardaketak duen esanahia jaso eta zabaltzen duen mikrositea. Eusko Jaurlaritzak eta Gernika Gogoratuz elkarteak finantzatua (2008).
  • CRIC. Kultura ondarea gatazka ostean identitateak berreraikitzeko.
    Europako programaren (2008-2012) baitako ikerketa proiektua. Toki mailako ikerketa egiten ari dira, bonbardaketaren memoria kolektiboa aztertzeko, nola txerta daitekeen gaur egungo identitatean, eta nola garatu den Gernikako paisaia sinbolikoa eta memoriala. Europar Batasunak finantzatutako proiektua, EBko Zazpigarren Programa Markoko Lankidetza Programaren barruan (ID FP7-SSH-2007-5.2.1 Historia eta identitateak).

Igo

KOLABORAZIOAK ETA ARGITALPENEN BANAKETA

  • Memoria colectiva del bombardeo de Gernika.
    Maria Jesus Cavak, Deustuko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedradunak, Gernikako bonbardaketaren lekukoen memoria kolektiboa berreskuratu du. Ikerlan horrek gertaerak berritu eta lekukoen aldagai subjektiboak aztertzen ditu. Gernika Sarearen argitalpena, 1. zk. 1996.
  • Gernika eta Alemania. Adiskidetze baten historia.
    1997ko apirilaren 27an, Gernikako bonbardaketaren 60. urteurrenean, Alemaniako presidenteak Alemaniak hiribilduko bonbardaketan parte hartu zuela onartu zuen, Gernikako bonbardaketaren lekukoekin adiskidetze keinu bat eginez. Gertaera hori haritzat harturik, Michael Kasper-ek, liburuaren egileak, adiskidetze baten historia kontatzen digu: Alemania eta Gernika artekoa. Gernika Sarearen argitalpena, 4. zk. 1998.
  • Gernikako bonbardaketa - Gernika Story.
    Gernikako bonbardaketari buruzko ikerketa eta katalogazioa, eta lekukoei egindako elkarrizketak, Gernikako bonbardaketa - Gernika Story dokumentala egiteko. Idem producción audiovisual-ek egina. Eusko Jaurlaritzak finantzatua. 2007.
  • Ikusmen ahotsa. Gernikako lekukoa izateari buruzko ikuspegi berritzailea eta pertsonala.
    Kolaborazioa dokumentalean eta haren banaketa. Dokumental horretan, lekukoek beraiek beren historia kontatzeko, argazkiz adierazteko eta grabatzeko aukera izan zuten. Bizi istorioak kontatzeko metodologia berritzailea. Gernika Gogoratuz elkartea Pia Kuhlmann eta Pedro Deltell egileekin aritu izan da elkarlanean dokumentala egiteko. Eusko Jaurlaritzak eta Gernika Gogoratuz elkarteak finantzatua. 2008.
  • GERNIKA DA. Lekukoen aurpegien erretratuak.
    Gernikako bonbardaketaren lekukoen kolektiboaren argazki eta istorioen liburuan parte hartzea. Gernika Gogoratuz elkarteak argitaratu du liburu hori, Pia Kulman artista alemanarekin eta Pedro Deltellekin batera belaunaldien arteko elkarrizketaren inguruan egiten ari den lanaren jarraipen gisa. Eusko Jaurlaritzak eta Gernika Gogoratuz elkarteak finantzatua. 2010.

Igo

gernika es

Gernikako bombardaketa. Oroimenaren pedagogia

Sare Sozialetan ere bagaude:

  • Flickr
  • Youtube