Gernikako bombardaketa. Oroimenaren pedagogia

Gernikako bombardaketa. Oroimenaren pedagogia
  • validación XHTML 1.0
  • validación w3c css
  • Loturak

Loturak

Dokumentazio zentroak

  • Erbestearen Liburutegia (ESPAINIA) .
    Erbestearen Liburutegia REDERek (Red de Estudios y Difusión del Exilio Republicano), GEXELek (Grupo de Estudios del Exilio Literario) eta Miguel de Cervantesen Liburutegi Birtualak bultzatu dute. Han, errepublikanoen 1939ko erbestealdiari buruzko funts espezializatua dago.
  • Memoria Historikoaren Zentro Dokumentala (ESPAINIA) .
    Memoria Historikoaren Zentro Dokumentala Salamancan dago. Zentro horretan, askotariko dokumentuak daude. Herritarrek dokumentu horiek erabil ditzakete; zuzenean, jatorrizko dokumentuak in situ kontsultatuz, edo zeharka, behar duten informazioa zentroko informazio zerbitzuaren bidez eskatuz. Halaber, dokumentuak kopiatzen dira, bai eta kontserbatu, deskribatu eta hedatzen ere. Horri esker, nazioko dokumentu ondarearen zati bat bertan zainduko dela berma daiteke. Halaber, herritarrek dokumentu horiek erabil ditzakete; izan ere, dokumentu horiek gure eskubideak bermatu eta gure iragan historikorik berriena ezagutarazten digute.
  • Memoria irekia (ARGENTINA) .
    Memoria Irekia Argentinako giza eskubideen erakundeen ekintza koordinatua da. Estatuko terrorismoari buruzko informazio maila eta gizarte kontzientzia handitzeko egiten du lan Memoria Irekiak, bai eta kultura demokratikoa aberasteko ere.
    Haren helburu nagusietako bat hau da: azken diktadura militarreko gertakarien eta haien ondorioen erregistro guztiak jendearen eskura egotea, eta hurrengo belaunaldien ikerketa eta hezkuntza xedeetarako baliagarriak izatea.
  • Memoriaren eta Giza Eskubideen Museoa (TXILE) .
    Memoriaren eta Giza Eskubideen Museoan, 1973-1990 denboraldiko dokumentuak, artxiboak (testualak, fotografikoak, ikonografikoak, soinukoak eta ikus-entzunezkoak) eta objektuak daude. Museoko dokumentazio zentroak bilduma horiek hedatu eta herritarren eskura jartzen ditu.
  • Zuzentze eta Adiskidetze Batzorde Nazionaleko (CNRR) (KOLONBIA) .
    Memoria Historikoko Taldea (Kolonbia). Memoria Historikoko Taldea Zuzentze eta Adiskidetze Batzorde Nazionaleko ikerketa taldea da. Kolonbiako gatazka armatuari buruzko narratiba bat egitea eta zabaltzea da haren helburua, eta horren bidez, "talde armatu ilegalak sortzeko eta bilakatzeko arrazoiak" identifikatzea (2005eko 975 Legea). Gainera, indarkeriaren egien eta memorien berri eman nahi du, bestelako ikuspegi batetik, eta desagerrarazitako eta isilarazitako biktimen ahotsei lehentasuna emanez. Halaber, taldeak politika publikoko proposamenak formulatzen ditu, zenbait eskubide eraginkortasunez gauzatzeko; hala nola, egia ezagutzekoa, justizia lortzekoa, kalteak zuzentzekoa eta indarkeria egoerak berriro gertatuko ez direla bermatzekoa.
  • Memoriaren Ahotsak liburutegia eta artxibo dokumentala (ARGENTINA) .
    Memoriaren Ahotsak liburutegi eta artxibo dokumentalean, estatuko terrorismoari eta giza eskubideei buruzko 2.000 liburu baino gehiago daude. Argentinako kasuak ez ezik, Latinoamerikako kasuak ere daude dokumentatuta.
  • Esperientziaren Artxiboa (ESPAINIA) .
    2007tik 2009ra bitartean, Esperientziaren Artxiboak Espainiako geografia zeharkatu du beren oroitzapenak elkarbanatu nahi dituzten pertsonen kontakizunak jasotzeko. Haien bizitza istorioak eta esperientzia pertsonalak gogoratzeko moduko ondarea da.
  • Memoria, Bake eta Adiskidetzearen Zentroa (KOLONBIA) .
    Berrehungarren Urteurreneko Zentroa: memoria, bakea eta adiskidetzea proiektuak konpromiso hau gauzatu nahi du: biktimen memoria duin bihurtzekoa, eta bake kultura eta giza eskubideekiko errespetua sustatzekoa. Horretarako, Kolonbiako iraganari eta orainaldiari buruzko hezkuntza eta hausnarketa egoera sortu nahi du. Zentroak zentro fisiko bat izango du, Adiskidetzearen Parkean, eta zentro birtual bat. Zenbait helburu beteko ditu, hala nola informazioa (testigantzak, argazkiak, bideoak, etab.) jaso, bildu eta jendearen eskura jartzea, eta biktimek eta gizarte erakundeek bakea eraikitzeko egiten dituzten jarduerak eta ekimenak bultzatzea eta sustatzea.

Igo

Erakundeak eta Proiektuak

  • Ahaztuak 1936-1977 .
    Ahaztuak 1936-1977 elkartea 2005ean sortu zen. Euskadin eta Nafarroan dihardu, Espainiako Bigarren Errepublikaren kontrako matxinada militarrak eta erregimen frankistaren errepresioak eragindako biktimak aintzat hartuak izan daitezen. Harremanak ditu Memoriaren aldeko Foroen Estatuko Federazioarekin , eta hainbat deialdi egin du azken urteetan, egia, justizia eta kalte konponketa eskatzeko.
  • Aranzadi. Zientzia Elkartea .
    Aranzadi Zientzia Elkartea irabazi asmorik gabeko zientzia elkartea da, eta kultur eta natura ondarea ikertzea, ezagutzera ematea eta babestea ditu helburu. Azterketa eta ikerketarako zentro modura sortua, Aranzadi benetako erreferentzia bilakatu da komunitate zientifikoan. 2001. urtean, Herri Onurako Erakunde izendatu izana horren frogarik onena da.
  • Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkartea (ARMH) .
    Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkartearen web orriak elkartearen jardueren berri ematen du. Jendeak webguneko edukiei eta elkartearen jarduerei buruzko informazioa lor dezake. Gainera, beste erakunde batzuen informazio, produktu, programa eta zerbitzuak ematen ditu ezagutzera, esteka eta konexioen bidez.
  • Dresdengo Otsailak 13 Elkartea, Interessengemeinschaft 13. Februar 1945 e.V. .
    13. Februar 1945 elkarteak Bigarren Mundu Gerran Dresdenen gertatutako bonbardaketa ikertzen du. Hainbat helburu ditu: memoria historikoa eta kolektiboa berreskuratzea, bake baliabide gisa erabiltzeko; bonbardaketaren lekukoekin lan egitea, ikerketa sustatzeko; eta hezkuntza proiektuak garatzea bakearen eta memoriaren pedagogiaren arloan. Badu beste helburu bat: adinekoek hezkuntza proiektuen diseinuan parte hartze aktiboa izatea, beren bizitza istorioak jakinarazteko.
  • Ahozko Historiaren Nazioarteko Elkartea (IOHA) .
    Ahozko historiaren arloko akademiko, profesional eta ikertzaileen munduko sarea da. Ahozko Historiaren Nazioarteko Elkartea (IOHA) 1996ko ekainean eratu zen formalki, Gotenburgoko (Suedia) Ahozko Historiaren Nazioarteko IX. Biltzarrean. Mundu osoko ahozko historiaren ikertzaileentzako foroa da elkartea. Nazioarteko komunikazioa eta lankidetza sustatzea du helburu, eta ahozko historiaren izaera eta balioari buruzko ezagutza handitzea.
  • Historiatik ikastea .
    Hainbat hizkuntzatako webgunea da, Erinnerung, Verantwortung und Zukunft Fundazioak (Oroimena, Erantzukizuna eta Etorkizuna) babestua. Proiektuak nazismoa eta holokaustoa ikertzen ditu, bai eta Alemaniako hezkuntza sisteman gai horiek nola landu behar diren aztertzen ere.
  • Belaunaldi arteko Elkarrizketa. NIGEL sarea .
    Belaunaldi arteko ikasketa garatzen duen Europako sarea da NIGEL, eta honela egiten du: gatazkak aztertuz eta gatazken kultura arteko tratamenduaren bidez; bakerako hezkuntzaren, narratiben eta memoria historikoaren bidez; gizarteko eta etengabeko ikasketaren bidez; eta ingurumenaren eta iraunkortasunaren bidez.
  • Memoriaren aldeko Foroen Estatuko Federazioa .
    Memoriaren aldeko Foroak helburu hauek ditu: galtzaileak ahaztuak izatearen kontra borrokatzea eta galtzaileen duintasuna babestea. Ez du mendeku asmorik, eta etorkizunera begira egiten du lan, eta ezkerraren bizi oinarriak eta printzipio politiko eta etikoak txertatu nahi ditu gaur egungo borroketan. Besteak beste, jarduera hauek egiten ditu: hobi komunak aurkitu, seinaleztatu eta induskatzea, hildakoen gorpuzkiak familiei itzultzeko, behintzat nahi duten familiei; preso ohi, errepresaliatu, erbesteratu, soldadu ohi eta gerrillari ohiei laguntzea eta aintzatespena ematea, baita haien senideei ere; eta 1936ko uztailaren 18ko matxinada faxistaren ondorioak dibulgatzeko eta ondorio horiek jasan zituztenei omenaldia egiteko ekintzak antolatzea.
  • Gernikazarra Historia taldea .
    Gernikazarra Historia Taldea 1985ean sortu zen zenbait lagunen gogoetaren ondorioz. Gernikako udalerria oso ezaguna da 1937ko apirilaren 26an bere memoria pertsonala, idatzizkoa eta grafikoa galdu zuelako. Hainbat hildako gertatu zen bonbardaketaren ondorioz, baina, horrez gain, eraikinen %75 suntsitu zen. Gainera, artxibo asko ere desagertu ziren: forukoak, udalekoak, epaitegietakoak, jabetza erregistrokoak eta partikular askorenak. Gernikazarraren helburu nagusietako bat memoria historikoa berreskuratzea da.
  • Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroa .
    Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroa, Gernikako Bakearen Museoa Fundazioarena, Gernika-Lumoko Udalaren ekimenez sortu zen (1997an). Bere asmoa zen Gernikako bonbardaketari buruz (1937/04/26, Espainiako Gerra Zibila) mundu osoan (liburutegietan, artxibategietan, filmoteketan eta abar.) aurki litekeen materiala -idatzizkoa, grafikoa eta ikus-entzunezkoa- udalerri honetan biltzea.

    Hainbat urtez ikerketak gauzatu eta material interesgarriak bildu ondoren, Zentroak bere ateak zabaldu zizkien 2003.urtean ikertzaileei eta Gernikako bonbardaketaren egunean, Gerra Zibilean eta erbestean gertatutakoa modu sakonagoan ezagutu nahi duen publikoari.

    Dokumentazio Zentroa zerbitzu publiko bat da eta interesaturiko pertsona orori zabaldutako ondarea dauka. Artxibo, liburu, dokumentu, aldizkari eta material audiobisualez osaturiko ondare dokumentala biltzen du.

Igo

dossier de prensa

Sare Sozialetan ere bagaude:

  • Flickr
  • Youtube