Gernikako bombardaketa. Oroimenaren pedagogia

Gernikako bombardaketa. Oroimenaren pedagogia
  • validación XHTML 1.0
  • validación w3c css
  • Oroimenaren pedagogia »
  • George Steer

George Steer

"1937ko apirilaren 26an, Gernikako hiri bonbardatuko txintxorren artean, mundu osoko kazetariak lehiatzen ziren, bonbardaketaren berri nork emango aurrena. Baina haietako batek, George Steerrek, beste egun bat itxaron eta hirira itzuli zen. Times eta New York Times egunkariek lehen orrialdean argitaratu zuten haren 1937ko apirilaren 28ko kronika. Kronika hark munduko iritzi publikoa hunkitu zuen; izan ere, jakitera eman zuen naziek parte hartu zutela sekretuki hiriko aire eraso hondatzailean, Picassori bere lan ospetsua iradoki zion hartan.

George Steerrek jakinarazi zuen hegazkinak alemanak zirela. Munduari ezagutarazi zion (...) Alemania naziak Espainiako Gerra Zibilean esku hartze aktiboa izan zuela, Franco jeneralaren matxinatuekin batera borrokatzen zela" (*).

2006ko apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketaren 69. urteurrenean, hiribilduak omenaldia egin nahi izan zion George L. Steerri, haren ohorez busto bat ipiniz. Egun, kale bat dago Bilbon haren ohoretan.





(*) Nicholas Rankin: Crónica desde Guernica, 2005

homenaje a George L. Steer

Sare Sozialetan ere bagaude:

  • Flickr
  • Youtube